Productos locales

Bertako produktu freskoak

Aibak-en, gure Ekinfood proiektuaren bidez, uste dugu jantoki-zerbitzuak lagundu dezakeela eskola-komunitatea egungo elikadura-sistemaren ereduak jasaten dituen inpaktuetan hezten eta eredu jasangarri eta osasungarri baterantz eramaten.

Horrekin, eskola-komunitatean kontzientzia sortu nahi dugu jaten ari denari buruz eta osasunarekin eta ingurunearen kontserbazioarekin duen loturari buruz.

Menuen kalitatearekin eta nutrizio-orekarekin lotutako hobekuntzak sartzeaz gain, beste urrats bat eman nahiko genuke eta gure bertoko inguruneko produktuen balioa azpimarratu.

Horregatik, gure apustua da ikasleek tokiko produktuak kontsumitzea eta elikagaien eraldaketa eta prestaketa ahalik eta ingurune hurbilenean egitea, dieta osasuntsuari eusten eta gure bertako ekonomiaren biziraupenari laguntzen dion eredu arduratsu, iraunkor eta konprometitua bultzatuz.

Jarraitu sareetan:
Facebook

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *