Post calabacín Ekinfood

Zergatik jan sasoiko? Gaur: kuiatxoa

Kukurbitazeoen (Cucurbitaceae) familiako barazki bat da kuiatxoa. Familia horretan 850 bat landare-espezie sartzen dira, ia guztiak belarkarak, igokariak edo herrestariak, jeneralean azal sendo batez babesturiko fruitu handiak ematen dituztenak. #Kuiatxoa Cucurbita pepo espezieko Pepo barietatea da.
 
Kuiatxoa jatorriz Amerikakoa da Gaur egun Mediterraneoko herrialdeetan, Holandan eta Ipar Amerikan lantzen da. Hauek dira subespezie ezagunenak: pepo, fruitu handi eta biribilak, hori edo laranja-kolorekoak eta zapore atsegin gozokoak dituena, eta ovifera, fruitu txikiak edo ertainak, hainbat formatakoak eta jeneralean mingotsak ematen dituena. Bestalde, minikuiatxo izenez ezagutzen dena, ez da berez barietate bat, baizik eta oso goiz biltzen den kuiatxo bat.
 
Jakin gehiago: facebook Ekinfood

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *