Marrubiak eguzkia du maite, hotzak aza bezainbeste. Udaberriko tomatea ez da komeni hozkailuan egotea. Elikatu udazkena kalabazaz eta udan gozatu terrazaz…
Urtarorik onena urte osoa da. Tenperatura, euria, eguzkiaren inklinazioa, lurraren beroa, iparreko haizeak… fruitu bakoitzak onena oparitzen digu denboraldi batez. Guk une hori aprobetxatu eta umeei eskaini behar diegu, haiek elikatzea izugarri gustatzen zaigulako, baita fruta eta barazkiak bezala, hazten eta heltzen ikustea ere.